lunes, 12 de enero de 2009

GAITASUNAK DESKUBRITU

Inteligentzia ertain (media) batek 100 puntutako balioa hartzen duela jakinda, Down sindromea duten pertsonen inteligentzia 50 eta 60 puntutakoa izaten da. Beti daude salbuespenak bai goranzko norabidean eta bai beheranzkoan.Baina heziketa programa desberdinen bitartez, maila altuagoak lortu ditzakete.Apiatzekoa da badaudela Down Sindromea izanik, unibertsitateko ikasketak egitera heldu diren pertsonak.Bestalde Down sindromea duten pertsonen gaitasun afektibo eta sozialak ez dute inolako arazorik edo trabarik jasaten; izan ere, demostratuta dago pertsona hauek aparteko abilezia dutela harreman sozialetarako. Peñalbak dioenez, "eta deskubritu egin behar dugu hori gizarte zuzenagoa nahi badugu"."Atzeratze mentala duen pertsona bat ikusten dugunean zein jarrera izaten dugun aztertu behar dugu, ea pertsona bat bezala ikusten dugun ala paternalismoz begiratzen dugun" dio Peñalbak, eta adibide garbi bat ere eman digu: "Zinemarako sarrerak erosteko itxaroten gaudenean, Down sindromedun bat aurrera pasatzen bada bere txanda itxaron gabe, esan egin behar zaio itxaron egin behar duela, besteok bezala. Hori da eskatzen dugun jarrera."

No hay comentarios:

Publicar un comentario