lunes, 12 de enero de 2009

JAIOAURREKO DIAGNOSTIKOA
Gaur egun haurra jaio aurretik antzeman daiteke Down Sindromea eta baita kromosomekin lotuta dauden beste irregulartasun batzuek ere. Arlo horretan ere aurrerakada izugarria izan da azken urteotan. Orain dela 20 urte haurra jaiotzen zen unean egiten zen diagnostikoa, hau da, erditu ondoren jakiten zen umeak Down sindromea zuen ala ez; orain ostera, haurdunaldiaren lehen zatian egin daiteke, eta ziurtasun osoarekin gainera.Dena den, esparru horretan egiteko asko dago oraindik. Gaur egun fetuaren inguruan dagoen likidoa ateratzen dute, eta likido horrek dituen zelulen kromosomak aztertzen dituzte Down Sindromea edo bestelako anomaliarik dagoen jakiteko. Bai horrek, bai beste teknika batek, abortu arrisku txiki bat dute, teknika hau amniocentesis deritzo .
Abortua sortzeko arriskua dagoenez eta hau fetuarengan eta amarengan arriskua dakarrelako froga hau ama 35 urte baino zaharragoa bada, aita 50 urtetik gorakoa bada eta familian DS izan duen aurrekaririk izan bada egingo da solik.eta hori eragozteko beste teknika batzuk ari dira praktikan jartzen. Hala, odol analisi sinple batzuekin jakin ahal izango da laster Down Sindromea jasateko arriskua dagoen ala ez.Down sindromearen diagnostikoa garaiz egiteak garrantzi handia duela deritzote adituek, haurdunaldiaren lehen zatian jakiten dutelako haurra nola jaioko den. Egoera zein den aldez aurretik jakitean, gurasoek aukera dute kontzientziatzeko.Era horretako arazo bat pronostikatu ondoren, haurdunaldiarekin segitu ala ez, gurasoen esku geratzen da.
http://content.revolutionhealth.com/contentimages/images-image_popup-pr7_amnio.jpg

No hay comentarios:

Publicar un comentario