lunes, 12 de enero de 2009

ASCHERO TEKNIKA





Internetetik ibilita Aschero teknika aurkitu dut eta oso interesgarria iruditu zait hemen aurkeztea , Down sindrome duten umeei teknika hau oso ondo etortzen zaiela ikusita .
ZER DA ASCHERO TEKNIKA?
Aschero teknika, orain dela 30 urte asmatu zuen Segio Aschero Argentinar musikologoak. Bere tesia egiteko, Brasilgo musika aztertzen hasi zenean, konturatu zen, musika hau ezin zela pentagrama batean idatzi. Eta burura etorri zitzaion ekialdeko herrialdeek ere ez dutela gure musika sistema erabiltzen.Beraz, musika sistema berriak asmatu behar zirela pentsatu zuen; zientifikoagoak.




Gure ohiko musika sistema erabat arbitrarioa eta abstraktua dela pentsatu zuen eta zerbait desberdina asmatu nahi izan zuen.Horregatik, soinuaren ezaugarriak; altuera, tinbrea, intentsitatea eta iraupena modu desberdinean irakurtzeko eta idazteko sistema bat sortu zuen.



ZERTAN DATZA SISTEMA HAU?
Koloreetako borobilak erabiliz sortu zuen bere sistema:
Kolore deseberdinek altuera adierazten dute
.
Borobilaren tamainak intentsitatea adierazten du

eta borobil kopuruak iraupena adierazten du .
Bere ustez, sistema hau ikastea , solfeoa ikastea baino askoz errazagoa eta logikoagoa da. Hori dela eta beharrizan bereziak zituzten umeekin bere metodoa erabiltzen hasi zen musika irakasteko asmoarekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario